'Zirkoa eta gorputz adierazpena' tailerra, Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2015ko ira. 25a, 17:13
Jolasa, haurrentzat ez ezik helduontzat ere, garatzeko eta disfrutatzeko tresna da, eta beraren bidez gorputzaren eta mugimenduen kontzientzia hartzen dugu. Tailer honetan, oreka, kontzentrazioa, konfidantza... landuko dira, eta partaide bakoitzak bere gaitasunak ezagutuko ditu. Gazte zein helduentzako tailer egokia da, motrizitatea lantzen laguntzeko.\ \ Irakasleak: Garazi Agirre eta Erika Olaizola\ Iraupena: 12 ordu, zapatu goizetan, 10:00etatik 13:00etara.\ Hasiera: urriaren 3a.\ Izena emateko: Emakumeen Txokoan edo Parekidetasun Sailean.