'Ilargian ez da emakumerik egon' hitzaldi-tailerra, asteazkenean Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2015ko eka. 5a, 17:30
Eider Rodriguez eta Zaloa Basabe izango dira Emakumeen Txokoan datorren asteazkenean, ekainak 10, 'Ilargian ez da emakumerik egon' hitzaldi-tailerra emateko. Ustez neutroak diren objektuen atzean ezkutatzen diren genero arazoak azaleraziko dituzte, hausnarketa, umorea eta praktikaren bidez.\ \ Noiz: ekainak 10, asteazkena, 19:00etan. \ \ Hona hemen Info7 Irratian Eider Rodriguezi eginiko elkarrizketa, kuriositatea asetzen joateko:\ http://www.info7.com/2014/06/06/eider-rodriguez-ustez-neutroak-diren-objektuen-atzean-genero-arazoak-daude/\