Hasi da Emakumeen Binakako I. Pala Txapelketa. 44 emakumek eman dute izena, eta multzoen banaketa egin ostean, hasi dira partidak jokatzen dagoeneko. Giroa bero-bero dago!\
\
Udaleko Parekidetasun sailak eta Emakumeen Mahaiak antolatu dute txapelketa, eta maiatzaren 22an izango da finala, emakumeen ikasturte amaierako jaialdiaren barruan.