Helduentzako ipuin kontaketa saioa izango da Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2013ko abe. 6a, 09:20
\'Arrosa gehi urdina, morea\' kontakizunean, Maite Franko ipuin kontalariak mundu zabaleko kondaira ezberdinez osatutako saioa eskainiko digu, Emakumeen Txokoan. Abenduaren 13an, osteguna, izango da, 19:00etan hasita. \ \ Saioaren deskribapena: \ \ \'Berdinak? Desberdinak? Arrosak ala urdinak? Oso zaharra ez den kontakizun batek planeta banatan kokatzen du bakoitzaren jatorria, gure arteko desberdintasunak gehiago nabarmendu nahian. Ipuin kontaketa saio honen bitartez berriz, arrosa eta urdina nahasita kolore interesgarriago bat sortzen dela azpimarratu nahi dugu. Horretarako, mundu zabaleko arrosa eta urdin gamak hartu (hau da, mundu zabaleko kondairak) eta zertzeladaz zertzelada joango gara umorez betetako gure koadro morea sortzen (izan ere u-moreari gehien gustatzen zaion kolorea morea baita).\