'Kontatu nahi dizut' argazki erakusketa, Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2013ko ira. 20a, 17:11
Joan den uztailean, Jabetze Eskolen barruan antolatu genuen Argazkigintza Tailerreko ikasleek sorturiko lanak erakusgai ditugu Emakumeen Txokoan. Urriaren 5a bitartean izango dira ikusgai, asteartetik ostiralera 16:30etik 20:00etara, eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara.\ \ Herriko emakume gazteek erakusketa bitxia bezain ikusgarria antolatzeko sormena soberan dutela erakutsi digute. Gu beste disfrutatuko duzuela espero dugu.\ \ \ \