Emakume gazteentzako argazkigintza ikastaroa izango da uztailean

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2013ko mai. 10a, 13:18
Azpeitiko Jabetze Eskolaren baitan, 16 eta 22 urteko emakumeentzat argazkigintza ikastaroa antolatu da. Uztaileko aurreneko astean, 1etik 5era, izango da, 10:00etatik 12:30era bitartean. Bertan argazki kamera erabiltzeko oinarrizko teknikak ikasi, emakume argazkilarien lanak ezagutu eta ikasitako teknikak maila praktikoan jarriko dira. \ \ Izena maiatzaren 1etik 24ra bitartean eman ahal izango da, Emakumeen Txokoan edo Parekidetasun Sailean. \ \ Argibide gehiago: \ \ Emakumeen Txokoan: 943 157055 / emakumetxokoa@azpeitia.net \ Parekidetasun Sailean: 943 157928 / parekidetasuna@azpeitia.net