EMAKUMEEN BASERRITAR JANTZIAZ ARITUKO DA ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko abe. 14a, 19:02
EMAKUMEEN BASERRITAR JANTZIAZ ARITUKO DA ANE ALBISU, EUSKAL JANZKERA TRADIZIONALAREN IKERLARIA, ABENDUAREN 19an, 18.30etan EMAKUMEEN TXOKOAN\ \ Jabetze eskolen barruan eskeini den Euskal dantzen ikastaroa amaitu ondoren, baserritar jantziaren eta janzkeraren inguruan arituko da Ane Albisu donostiarra, datorren asteazkenean hilak 19, arratsaldeko 18.30etan.\ \ Ane Albisu, Euskal jantzi tradizionalaren ikertzailea da eta Atondu, XXI. Menderako proposamena liburua argitaratu zuen 2006.urtean. Euskal Herriko txoko ezberdinetan dabil hitzaldiak ematen, jantziak berak baino janzkerak inportatzia gehiago duela azalduz doan tokian.\ \ Santo Tomasak bertan ditugun honetan, baserritar jantziaren azken urteetako bilakaera zein izan den azalduko digu. Honez gain, zapi bat nola ipini, abarkak nola lotu, edota amantala nola jantzi ere azalduko digu, hori bai, lehen esan dugun moduan beti ere jantzia bera baino janzkera garrantzitsuagoa dela ikusaraziz adibide praktiko batzuen bidez.\ \