Batukada ikastaroan izena eman daiteke oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2012ko urr. 19a, 18:45
Emakumeen Jabetze Eskolen barruan, Batukada ikastaroa martxan jarri da hiruhileko honetan, eta izen emateko epea zabalik dago oraindik.\ \ Ikastaro honetan, perkusioaren bitartez musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, beste emakume batzuekin batera talde lanean aritzeko, sormena landu eta autoestimua igotzeko aukera izango dugu. Irudimena landu eta besteak entzuten ikasteko. Emakumeok kalera irten eta espazioak okupatu biartean jendeari gozarazteko.\ \ Ikastaroa hamabostean behin izango da Emakumeen Txokoan, eta ikasturte osoko iraupena izango du, berrogehi ordukoa izango delarik.\ \ Ikastaro osoaren prezioa 60 eurokoa da langileentzat, eta 40 eurokoa langabetu eta ikasleentzat.\ \ Izena eman edo informazioa jaso nahi duenak Emakumeen Txokoan edo Udaleko Parekidetasun sailean eman dezake, bertara gerturatuta, telefonoz deituz, edo e-mail bat idatziz.\ \ \ EMAKUMEEN TXOKOA:\ Goiko Kalea, 12 behea (Haur parke estaliaren aurrean)20.730. Azpeitia\ Tel.: 943 15 70 55\ e-maila: emakumetxokoa@azpeitia.net\ Ordutegia: 16.30-20.00 ( asteartetik ostiralera)\ 10.00-13.00 ( larunbatetan)\ \ \ PAREKIDETASUN SAILA:\ Azpeitiko Udala (3.solairua)\ Tel.: 943 15 79 28\ e-maila: parekidetasuna@azpeitia.net\ \ \ \ \ \