IKASTURTE AMAIERAKO EMAKUMEEN JAIALDIA:

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 10a, 19:40
IKASTURTE AMAIERAKO EMAKUMEEN JAIALDIA: \ Ikasturte amaiera gerturatzen ari da. Urtero bezala, ikasturte amaierako emakumeen jaialdia antolatu dugu Emakumeen Mahaiak eta Parekidetasun Sailak. Emakumeok, elkarrekin, ikasturteko lana elkarbanatzeko. Guztiok elkartu eta ikasturte amaiera ospatzeko. Emakumeon lanak ikustarazi, eta emakumeok ere Azpeitian parte-hartzaile aktibo garela agertzeko. \ Maiatzaren 25ean izango da Ikasturte Amaierako Emakumeen Jaialdia. Hona hemen egitaraua: \ -19:00etan Sanagustin kulturgunean Gitarra kontzertua. \ Gitarra ikastaroan parte hartu duten emakumeak, Amaia Garmendiaren zuzendaritzapean. \ -19:30etan Sanagustin kulturgunean “Bai, nahi dut” Antzezlana. \ Jabetze Eskolako Antzerki ikastaroan parte hartu duten emakumeak, Alaitz Olaizolaren zuzendaritzapean. \ -21:00etan Sanagustin kulturgunean Afaria. Ondoren, dantzaldia. \ \ Prezioa: 20 euro. \ Afarirako txartelak, udaletxean (goizez) eta Emakumeen Txokoan (arratsaldez) egongo dira salgai maiatzaren 18 arte. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 157928 edo 943 157055 telefonoetara deitu. \ \ Jaialdi horretan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu! Primeran pasako dugu! \ \ \ \ \