Emakumeentzako Jabetze Eskolak

EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLAK
Azpeitiko Emakumeen Txokoan, Emakumeentzako Jabetze Eskolak antolatu ditugu. Adin eta gustu guztiak asetzeko helburuarekin prestatu ditugu, 2012ko otsailetik ekainera bitarte egingo diren hainbat ikastaro eta tailer:
 
1. Eraginkortasunez komunikatzen ikasi: asertibitatea eta giza-abilitateak. Irakaslea Pepa Bojo.
2. Generoa eta umorea: umorez gozatu. Irakaslea Virginia Imaz.
3. Nomantxakolorea, hilekoa birpentsatzen tailerra. Irakasleak Miren Guillo eta Mireia Delgado.
4. Gure buruaren jabe: praktika feministarekin autoestima lantzen. Irakasleak Edurne Epelde eta Anita Revuelta.
5. Autodefentsa tailerra. Irakaslea Isa Bernal.
 
Izen-emateko epea irekita dago. Animatu eta apuntatu zaitezte!!