Prest al zaudete Elkartasun Kroserako?

Erabiltzailearen aurpegia Elkartasunez etxera! 2015ko mai. 7a, 18:27
Prest al zaudete Elkartasun Kroserako? Hilaren 16an, zapatua, egingo den Elkartasun Krosean 4,5 kilometro izango ditu ibilbide berriak. 11:30ean hasiko da lasterketa Frontoi Txikiaren paretik eta bertan amaituko da. Dortsala, aurrez erosiz gero, hamar euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan, berriz, hamabi euro. Azpeitian Orkatzen, Aradin, Aitzakin eta igerilekuan erosi daiteke dortsala eta Azkoitian Elkargunean. \ \ Dortsala erosterakoan oparituko zaizuen kamisetarekin etortzera animatu zaitezte!