Elkartasun egunerako bost egun besterik ez dira falta. \
\
Aurtengoan ere herritar ugariren ekarpenari esker egun osoko egitaraua osatu da eta kroserako zein bazkarirako sarrerak eskuragarri dituzue oraindik ohiko lekuetan.\
\
Goizeko 11:30ean emango zaio egunari hasiera Elkartasun Krossarekin.\
\
Ondoren, 13:00etan, herri kirolen txanda izango da plazan bertan. \
\
14:30ean jan eta edateko bazkariaren txanda izango da Berdura Plazan. \
\
18:00etan, abiatuko da manifestazioa plazatik Elkartasunez, Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira lelopean. \
\
Eguna amaitzeko, 23:00etatik aurrera, Juantxo Skalari eta KASIK taldeen kontzertuak izango dira entzungai herriko plazan.\
\
Horrez gain, egun guztian zehar txosna izango da plazan.\
Elkartasun Egunean parte hartuz, festa eta aldarrikapena uztartuz, adierazi zure elkartasuna herriko preso eta iheslariei!!