Palestinarekin elkartasunez beste mobilizazio bat deitu du Elkar-ekinek ostiralerako

18:30ean jarri du hitzordua, Sanjuandegiko biribilgunean, eta herritarrei bertaratzeko gonbidapena egin die.

Ikasleen eskutik, munduan zehar Palestinaren aldeko mobilizazioak ugaritu eta indartu dira azken asteetan, eta gure herrian ere protesta eta elkartasun ekimenekin jarraitzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Herriz herriz, herrialdez herrialde eta kontinentez kontinenente antolatzen dugun presioak emaitzak ekarri ditzakeela pentsatzen dugu, beraz azpeitiarroi ere gure ekarpena egitea dagokigu helburu horri begira. Genozidio izugarri horren aurrean ezin ditugu begiak itxi. 

Batetik, gure elkartasun osoa erakutsi nahi diegu palestinarrei. Bat egin nahi dugu beraien kausarekin, eta askatasunean eta bakean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi dugu.

Bestetik, Israelen aurkako boikota beharrezkoa dela uste dugu, gure eskualdetik hasita. Estatu genozidari nazioartean presioa egiteko tresna oso eraginkorra da boikotarena, eta kanpaina horrekin bat egin nahi dugu guk ere.

Aldarrikapen horiei loturik, azpeitiarrei dei egin nahi diegu ostiral honetan egingo dugun mobilizazioan parte hartzera