Berogailu txikiak, manta lodiak, koltxoiak eta gizonentzako neguko arropa eta oinetakoak behar dituzte Elkargunean

Etxean soberan duten materiala Elkargunera eramateko eskaera egin die herritarrei Elkar-ekinek.

Tenperaturek behera egin dute azken asteetan, eta herriko hainbat familiek nahikoa zailtasun dituzte aurtengoan ere hotzari aurre egiteko. Horregatik, hotzari aurre egiteko ahalik eta material egokiena behar dugu Elkargunean. Gainera, koltxoien eta somierren eskaera handia izan ohi dugu urte osoan zehar, eta une honetan ere horien beharrean gaude. Materiala Elkargunean edo Arropagunean utzi dezakete herritarrek zuzenean.

Honakoak dira bi dendetako ordutegiak:

  • Elkargunea irekita egongo da ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.
  • Arropa denda irekita egongo da astearteetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era; asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era; ostiraletan 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.