Ikasberriko DBH 4ko ikasleek bisita egin dute Elkargunera

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2023ko ots. 8a, 09:23
Ikasberriko ikasleak Elkargunean.

Jendarteari onura sozialak dakarzkion egitasmoak ezagutzen eta lantzen ari dira ikasleak ekonomia ikasgaian. Elkar-ekineko kideen eskutik, Elkargunea ezagutzeko aukera izan zuten gazteek atzo.

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak Elkargunea bisitatzen izan ziren atzo, asteartea, ekonomia ikasgaiaren barruan. Elkar-ekineko kideen azalpenak arretaz entzun zituzten gazteek, eta herriko proiektu sozial bat bertatatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Jendarteari onura sozialak dakarzkion egitasmoak ezagutzen eta lantzen ari dira egunerokoan, tartean herrian bertan ditugun egitasmoak. Esperientzia aberasgarria izan zen bai ikasleentzat, bai Elkar-ekineko kideentzat, gazteen kezkak eta ikuspegia jasotzeko aukera izan zutelako.

Elkar-ekinek eskerrak eman nahi dizkie ikasleei, erakutsi zuten interesagatik eta jarreragatik, baita Ikasberriri ere, ikasleak horrelako proiektuetara hurbiltzeko egiten ari den ahaleginagatik.