Dozenaka lagun mugimendu antinuklearraz eta Gladys del Estalen hilketaz aritu dira solasean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2020ko mar. 4a, 10:18

Atzo, asteartea, Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentalaren emanaldia eta haren egileen solasaldia izan ziren Sanagustin kulturgunean. 45 bat lagun joan ziren Elkar-ekinek antolatutako hitzordura, eta horiek Gladys del Estalen hilketaren –Guardia Zibilak hil zuen tiroz Tuteran, 1979an, energia nuklearraren kontrako protesta baketsu batean– nahiz Euskal Herriko mugimendu antinuklearraren gaineko azalpenak jaso ahal izan zituzten. Bertha Gaztelumendik eta Sabino Ormazabalek zuzendutako ikus-entzunezkoa eman zuten aurrena, eta ondoren, biek hartu zuten hitza. Horiek dokumentala zer helbururekin egin zuten azaldu zuten aurrena, eta herritarrek ere beren esperientziak azaldu zituzten; izan ere, ikus-entzuleen artean ziren Del Estalen hilketa jazo zenean Tuteran ziren herritarrak eta mugimendu antinuklearrean parte hartu zutenak. Horietako batzuk testigantza pertsonalak eskaini zituzten. Argazkian, atzoko hitzaldiko une bat.