Mobilizazioz eta egitasmoz beteta dator urtarrilaren 30a Azpeitira ere

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 15a, 10:30
Urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba eguna prestatzen ari gara herriko hainbat eragile eta pertsona. Greba Batzordea ostegunero biltzen da 16:30ean, eta lan ezberdinak egiten dihardu azken hilabetean, besteak beste, propaganda banaketa, ekimenak prestatzea, agerraldi eta argazkiak egitea eta abar.\ \ Egunaren nondik norakoak-eta zehaztu ditugu, eta gaur publiko egin dugun kartelean jasotzen den bezala, kotxe karabanak, manifestazioak eta egitasmo ezberdinak izango dira goizetik iluntzera bitartean.\ \ Greba Batzordea erabat irekia da, eta ekarpenak egiteko gogoz dauden herritarrak ongietorriak izango dira, denon artean greba indartsuago bat egingo dugulako.