'Etxebizitza. Eskubidea ala negozioa?' hitzaldia eskainiko du Nekane Juradok azaroaren 20an Sanagustinen

Etxebizitzaren problematika aztergai izango da azaroaren 20an, asteazkena, Nekane Jurado ekonomilariak Sanagustin kulturgunean eskainiko duen hitzaldian. 'Etxebizitza. Eskubidea ala negozioa' izenburupean arituko da hizlaria. \ \ Juradok hainbat azterketa egin ditu gaiaren inguruan –horietako batzuk orain dela gutxi Gara egunkarian argitaratu zituen–, eta gogoeta horiek herritarrokin partekatu eta solasaldi bat irekitzea izango da hitzaldiaren xedea.