'Faxismoa gaur eta hemen' hitzaldia emango du Hedoi Etxartek hilaren 20an Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 12a, 10:07
'Faxismoa gaur eta hemen' izenburuarekin hitzaldia emango du Hedoi Etxartek gaur zortzi, hilaren 20an, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.\ \ Azken urteetan ematen ari den faxismoaren gorakadari begirada bat eman eta joera horren arrazoiak eta ondorioak aztertzen saiatuko gara solasaldi honen bidez. Horretarako, gaiaz ezagutza handiak dituen Hedoi Etxarte laguna izango dugu gonbidatua.\ \ Hitzaldia Argiak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatu dugu. Argiak 100 urte betetzen dituen honetan, interesgarria iruditu zaigu Azpeitian ere lekutxo bat egitea urtemuga horri, eta elkarrekiko dugun hurbiltasunak eraman gaitu elkarlanean hitzaldi hau antolatzera.