Bihartik aurrera Azpeitiko bost puntutan eta Internetez eskatu ahalko dira Errigorako saskiak

Bihar abiatuko da Euskal Herri osoan Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina, eta Azpeitian ere herriko bost puntutan eskatu ahal izango dira saskiak ordutik aurrera. Aurtengoan Elkar-ekin eta Elikagunea eskuz esku ibili dira kanpainaren antolaketan. Euskara, elikadura burujabetza eta auzolana uztartzen dituen proiektu horrek erantzun oso ona izan du orain arte Azpeitian, eta aurtengoan ere horrela izango dela espero dute antolatzaileek.\ \ Bihartik aurrera, honako puntu hauetan eska daitezke Errigorako saskiak Azpeitian:\ \ Elkargunea\ Elikagunea\ Orkatz\ Baigera\ Ikasberri\ \ Puntu horiez gain, Internetetik zuzenean eskatzeko aukera ere izango dute nahiago dutenek www.errigora.eus helbidean.