Apustu etxearen aurkako sinadura bilketa abiatuko du Elkar-ekinek datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko ira. 19a, 09:34
Azpeitian laster irekitzekoak diren apustu etxearen aurkako ekimenekin jarraituko du Elkar-ekinek datozen asteotan. Besteak beste, sinadura bilketa bat prestatzen ari dira gaiari ohiartzuna emateko. \ \ Sinadura bilketaren helburuak dira apustu etxearen aurkako jarrera indartzea eta erakustea. Herritarrek Azpeitiko hainbat txokotan izango dute sinadura emateko aukera. Datorren astean jakinaraziko ditu Elkar-ekinek sinadura emateko lekuak zein izango diren.\ \ Sinadura bilketaz gain, urrirako gaiari lotutako bi hitzaldi antolatuko ditu Elkar-ekinek. Datozen asteotan emango du hitzaldiei buruzko informazioa.