Iñaki Errazkini elkartasuna adierazteko argazkia aterako dugu ostiralean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko mar. 14a, 08:10
Apirilaren 12an epaituko dituzte Madrilen Iñaki Errazkin azpeitiarra eta Ainhoa Intxaurrandieta lezotarra, erraustegiaren proiektua bertan behera utzi izanagatik. Epaiketa horri erantzun eta biei elkartasuna erakusteko lehen bilkura egin zen joan zen asteazkenean Sindikatu Zaharrean, non 30 pertsona inguru elkartu ziren. Datozen asteotan egitasmo ezberdinak egitea erabaki zen bertan, tartean mobilizazio handi bat.\ \ Ekimen horiek aurkezteko herritarren argazki bat atera nahi da ostiral honetan, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Bestalde, ekimen horiek prestatzeko bilkura egingo dugu gaur, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean.