Errigorako olioak eta kontserbak eskatzeko epea martxoaren 6an irekiko da

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko ots. 28a, 10:36
Errigorak udazkenero egiten duen kanpaina gainean da, eta urtero bezala eskaerak egiteko aukera izango da herriko hainbat txokotan. Nafarroako hegoaldean kooperatiba bidez ekoitzitako elikagaien eskaintza zabala izango dugu aurtengoaren ere.\ \ Olioaren eta kontserben eskaerak martxoaren 6tik 20ra bitartera egin beharko dira, Elkar-ekinek laster jakinaraziko dituen lekuetan.\ \ Apirilaren 13an banatuko dute olioa Elkargunean, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Kontserbak, berriz, ekainaren 8an banatuko dituzte Elkargunean, 16:00etatik 20:00etara.