Ostiralean banatuko dituzte Errigoraren saskiak Soreasuko Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko aza. 27a, 10:39
Aste honetan iritsiko dira Azpeitira Errigoraren saskiak. Eskaera Elkargunean, Sanagustin kulturgunean eta Internetez egin dutenek, beren otarreak ostiralean jasotzeko aukera izango dute, Soreasuko Elkargunean. Banaketa 16:00etatik 20:00etara egingo dute Elkargunean. Norbaitek ordu horretan bere saskiaren bila pasatu ezin badu, beste norbait arduratu beharko da haren saskia hartzeaz. Eskaerak beste lekuetan egin dituzten herritarrek, otarreakk eskatutako lekuan bertan jaso beharko dituzte. \ \ Elkar-ekinek asko eskertuko luke banaketa data errespetatzea, auzolanean egindako kanpainaren amaiera errazteko, eta inoren atzetik ibili beharrik ez izateko. \ \ Bestalde, Euskararen eguna gainean dela eta, ostiralean jaitxo bat egingo dugu Elkargunean. 18:00etan gasita, ekitaldi txiki bat izango da bertsolariekin, trikitilariekin, jolasekin eta bestelakoekin. Errigorako saskien bila datozenak ere gonbidatu nahi genituzke modu irekian egin nahi dugun jaitxo honetan parte hartzera.