Zer egin jada erabiltzen ez dituzuen baserritar arropekin?

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko aza. 13a, 10:09
Zer egin jada erabiltzen ez dituzuen beserritar arropekin? Elkargunean gustora hartuko ditugu.\ \ Gabonak gainean dira, eta bertako hainbat ospakizunetan baserritar janzteko ohitura aspaldikoa da gure herrian ere. Bereziki haurrak dira jantzi horiek egun batean baino gehiagotan erabiltzen dituztenak.\ \ Etxe askotan, bai txiki gelditu direlako edo bai jada janzteari utzi diotelako, hautsak janda baserritar arropa pila dagoela susmatzen dugu. Beste kasu askotan bezala, etxe askotan soberan dauden arropak gustora hartuko lituzke beste etxe batzuetan.\ \ Berrerabilera bultzatzea, zentzuzko kontsumoaren alde egitea eta materiala edozeinentzat eskuragarri jartzea dira Elkargunearen helburu nagusiak. Data berezi hauetan horixe da baserritarren arroparekin egin nahi genukeena.\ \ Azken asteotan asko dira arropa mota honen bila Soreasuko Elkargunera etorri diren herritarrek, baina ez dugu nahikoa baserritar jantzi herritar horien guztien eskaerei erantzuteko.\ \ Honela bada, deialdia zabaldu nahi dugu Azpeitiko herritarren artean: Etxean hautsak janda dituzuen baserritar jantziak, bereziki umeenak, ekarri Elkargunera eta gu arduratuko gara berauei erabilera egoki bat emateaz. \ \ Elkargunea ostiral arratsaldeetan, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbat goizetan, 10:00etatik 13:30etara, aurkituko duzue irekita.