Azaroaren 14an amaituko da Errigorako saskia eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | Gizartea | Lotura
2017-11-09 12:16

Azken egunetan sartu da Errigoraren udazkeneko kanpaina, eta hainbat herritarrek jada egina dute bere eskaera. Herritar asko hurbildu izan zaigu azken urteotan epea igaro eta egun gutxira saski eske, baina ohartarazi nahi dugu data horretatik aurrera ezinezkoa izango dela eskaera egitea.

Hemen duzue kanpainaren gaineko informazio zehatza:

Herriko zazpi puntutan eta sarean egin daitezke eskaerak:
Sanagustin
Ikasberri
Orkatz
Karmelo Etxegarai
Urola
Baigera
Elkargunea

Sarean ere eskatzeko aukera duzue, honako helbidean: errigora.eus

Eskaera epea Urriaren 26tik azaroaren 14a bitartean.

Banaketa: Abenduaren 1ean, ostirala, 16:00etatik 20:00etara bitartean, Soreasuko Elkargunean (Sanagustinen, Elkargunean eta sarean eskatzen dutenek). Beste guztiek eskaturiko lekuan jasoko dute.

Bi saski mota daude, zuria eta beltza, bakoitza produktu ezberdinekin osatuta. Saski bakoitzak 50 euro balio ditu. Ordainketa eskaeraren momentuan egingo da. Kanpaina honetan lortzen den diruaren %25 Nafarroaren hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetarako erabiliko da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa