Ostiralean irekiko ditu berriz ateak Soreasuko Elkarguneak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko ira. 6a, 17:24
Aste batzuetako atsedenaren ondoren, ostiral honetan, hilaren 8an, irekiko ditu berriz ateak Azpeitiko Elkarguneak. Elkar-ekineko lagunek gogoz ekin diote ikasturte berriari, eta Elkargunearen proiektua indartzea eta zabaltzen joatea izango da aurtengo erronketako bat.\ \ Orain arte bezala, hauek izango dira Elkarguneak eskainiko dituen zerbitzuak:\ \ - Bigarren eskuko denda: ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik. Nahi duenak bere materialak salgai jartzeko aukera izango du bertan, eta nahi duenak donazio bezala eraman ditzake bertara. Lortzen den dirua Elkargunearen proiektua mantentzeko eta herritik aldaketa soziala bultzatzeko erabiliko da.\ \ - Xaboi biodegradagarria: %90etik gorako degradazio maila duten xaboiak salgai dira Elkargunean. pisura saltzen dute xaboia, berrerabilitako plastiko ontzietan. Bigarren eskuko denda irekita dagoen orduetan eros daiteke xaboia ere.\ \ - Sakonako saskiak: bazkideei astelehenero banatzen zaizkie saskiak Elkargunean, 19:00etatik 19:30era. Informazioa nahi duenak bertan izango ditu ekoizleak, zuzenean edozein galdera egin ahal izateko.\ \ - Arropa bankua: herrian beharrik handienak dituzten pertsonek arropa doan eskuratzeko aukera izango dute. Horretarako, beharrezkoa izango da aurrena Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzea. Bertan emango dizkizkiete azalpen guztiak bertaratzen direnei.\ \ ATZOKA HERRITIK, HELTZEAR\ \ Irailaren 15ean 19:00etan itxiko dute Elkargunea, Azoka Herritikeko prestaketak direla eta. Irailaren 16an, berriz, plazan egongo da dira Elkarguneko kideak postuekin, bigarren eskuko materiala eta xaboia saltzen. Elkargunea itxita egongo da goiz horretan.