'Hiru lore beltz' emanaldia prestatu dute Dinamoak eta Elkar-ekinek herriko sortzaileekin elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko eka. 27a, 10:02
Joan den urtarrilean ekin zioten 'Hiru lore beltz' ikuskizunaren sorkuntza prozesuari, eta uztailaren 28an taularatuko dute lana Sanagustinen.\ \ Xalbadorren bertso batzuetatik abiatuta, 1973. urtean Ezpeletan hotzez hil ziren hiru afrikarren memoria gogoratu nahi dute 'Hiru lore beltz' ikuskizunaren bidez, horretarako, bertsoa, dantza, musika, antzerkia eta hitza erabiliz. Modu horretan, gertaeren gaurkotasunaz ohartarazi eta errefuxiatuen egoeran arreta jarri nahi dute, Europar agintarien jarrera salatu eta elkartasuna aldarrikatuz.\ \ Datozen egunetan emango dituzte emanaldiaren zehaztasunak.