Bihar, ekainak 2, banatuko dituzte herrian eskatutako Errigorako kontserbak. Soreasuko Elkargunean jasoko dituzte Nafarroako hegoaldean ekoitzitako elikagaiak, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Aldiz, Orkatzen, Baigeran edo ikastetxeren batean egin dutenek eskaera, eskatutako lekuan jasoko dute dagokiena. \
\
Elkar-ekinetik benetan eskertuko genuke eskatzaileei kontserbak jasotzera etortzeko, eta ezingo balute beste norbait bidaltzeko. Lan handia suposatzen du banaketa ondo egiteak, eta denon artean asko erraztu dezakegu lana.