Zubiri Manteoko ikasleak Azpeitian izan dira ekimen ekonomiko eta sozialeko egitasmoak ezagutzen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko api. 3a, 14:12
Batxilergoko bigarren maila egiten ari diren Donostiako Zubiri Manteo ikastetxeko 20 ikasle inguru herrian ibili dira gaur, astelehena, goizean, bertatik bertara Azpeitiko hainbat proiektu ezagutzen.\ \ Ekonomia sozial eta solidarioaz hausnartzen egon dira azken asteotan, eta gaurkoan Soreasuko Elkargunea, Sanagustin kulturgunea eta Sakona etxalde ekologikoko baratzeak ikusi eta berauen funtzionamendua ezagutu dituzte. Hala, proiektu horiek abiatu zituzten herritarren azalpenak entzuteko aukera izan dute. \ \ Elkarguneak biltzen dituen proiektuak ezagutuz abiatu dute bisita. Ondoren, herrian kulturak duen garrantziaz hitz egin die Kulturaz kooperatibako kide batek, eta ibilaldia amaitzeko nekazaritza ekologikoaren nondik norakoak ezagutu dituzte Sakonan. Gustora joan dira ikasleak Azpeititik.\ \ Argazkian, Azpeitian izan diren ikasleak, Elkargunea kanpoan.