Suziri bidez emango da argiak itzaltzeko abisua gaur 20:00etan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko mar. 15a, 10:19
Elkar-ekin eta Astindu taldeek deituta, argi itzaltzea egingo da gaur arratsaldean Azpeitian eta Zestoan. Helburua da enpresa energetiko handien gehiegikeriak salatu eta justizia energetikoa aldarrikatzea, eta herritar guztiak bertan parte hartzera deitu dituzte antolatzaileek.\ \ Ekimenari 20:00etan emango diote hasiera, eta 15 minutu iraungo ditu. Herrian zehar botako diren hainbat suziriren bidez emango da argiak itzaltzeko abisua.