Datorren asteartean amaituko da Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko mar. 10a, 13:00
Herritar asko izan dira azken egunotan bai internet bidez eta bai herriko txoko ezberdinetan Nafarroako Erriberan ekoitzitako olioa eta kontserbak eskatu dituztenak. Datorren asteartean, martxoaren 14an, amaituko da eskerak egiteko epea.\ \ Honako leku hauetan eska daitezke olioa zein kontserbak, eskaera orriak beteta: \ \ -Orkatz\ -Sanagustin kulturgunea\ -Azpeitiko Ikastola Ikasberri\ -Gazte Informazio Bulegoa (GIB)\ -Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai\ -Urola Ikastola\ -Soreasuko Elkargunea\ \ Interneten berriz honako helbidean egin daiteke eskaera: www.errigora.eus