Bihar irekiko ditu ateak berriz Soreasuko Elkarguneak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | Gizartea | Argazkia
2017-01-12 09:44

Gabonetako oporraldiaren ondoren, ohiko ordutegiarekin irekita izango da Elkargunea bihartik aurrera. Ostiraletan 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta zapatuetan, berriz, 10:00etatik 13:30era.

Bertan dagoen bigarren eskuko materiala modu merkean eskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, baita Elkargunera materiala eramateko ere. Erabilgarri dagoen edozein material eraman daiteke, nahi bada donazio bezala, nahi bada bertan salgai jartzeko. Edozein zalantza edo iradokizun izan ezkero Elkargunera hurbildu besterik ez dute herritarrek.

Bigarren eskuko materialaz gain, xaboi biodegradagarria eta artisauen lanak ere eskuratu daitezke Elkargunean, bere ordutegiaren barruan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa