Material bilketa egingo du Elkar-ekinek datorren astean Elkargunean, Sanjuandegin eta GIBan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko abe. 7a, 17:22
Elkar-ekinek material bilketa egingo du datorren aste osoan zehar Sanjuandegin, Gazte Informazio Bulegoan eta Elkargunean\ \ Etxeetan soberan baina ongi dagoen ahalik eta material gehien bildu nahi dugu datorren astean. Bizikletak, jostailuak, etxetresna elektrikoak, liburuak, arropa... Mota guztietako materiala bilduko dugu, beraien erabilpena emateko.\ \ Horretarako, bilketa berezia egingo dugu datorren aste osoan zehar. Honako puntuetan egongo gara materiala jasotzen:\ \ Soreasuko Elkargunean: astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara. Materiala saltzera eraman daiteke bertara, baita donazio bezala ere. Ondoren, orain arteko ordutegi berdinarekin jarraituko du Elkarguneak, ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era. Ordutegi horien barruan ere materiala ekartzeko aukera izango da, bai saltzeko eta bai donazio bezala. Horrekin batera, elkargunea ikusi eta erosketa egiteko aukera ere izango da.\ \ Sanjuandegiko lokalean (Igerilekuan): astelehenetik ostegunera bertan egongo gara, 18:00etatik 20:00etara. Materiala donazio bezala eraman ahalko da hara.\ \ Gazte Informazio Bulegoan (Udaltzaingoaren ondoan): ohiko ordutegian utzi ahalko da bertan materiala, donazio bezala. Urte osoan jaso da bertan materiala.\ \ Herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu orain arte izandako jarreragatik. Elkargunea bezalako proiektuak soilik herritar askoren ekarpenek egiten dituzte posible. Proiektuak indarrean jarraitu dezan beharrezkoa izango da aurrera begira ere ahalik eta herritar gehienen inplikazioa.