Aste honetan zehar banatuko ditu Elkar-ekinek herrian saldutako Errigorako 189 saskiak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko aza. 23a, 13:36
Gaur, asteazkena, goizean ekarri ditu Elkar-ekinek Azpeitian banatu beharreko saskiak Oiartzundik, eta gaur bertan ekin diote kaxen banaketari.\ \ Saskia leku zehatz batean eskatu dutenek leku horretan bertan jaso beharko dute kaxa. Internet bidez eskatu dutenek, berriz, ostiral arratsaldean edo zapatu goizean Elkargunean izango dute beraien saskia jasotzeko aukera.\ \ Guztira 189 saski salduta, 9.450 euro eskuratu dituzte Azpeitian. Horietatik 2.362,5 euro zuzenean Erriberan euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratuko dituzte, eta gainerako bertako ekoizleentzat izango da.\ \ Elkar-ekinetik eskerrak eman nahi dizkiete ekimen horretan laguntzaile izan dituzten talde, taberna eta pertsona guztiei. Auzolanak emaitza polita utzi duela uste du Elkar-ekinek, eta gure herriak bere ekarpentxoa egin diola Nafarroa hegoaldeko euskarari eta tokiko ekonomiari.\ \ Otsailetik aurrera izango den olioaren kanpainan ere parte hartuko du Elkar-ekinek. Hala, urtero bezala Nafarroako olioa eskatzeko aukera izango da Azpeitian.