Zapatuko manifestazioarekin hondakinen kudeaketa egoki bati bultzada eman nahi diote antolatzaileek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko aza. 14a, 12:59
Irailaren amaieran aurkeztu zuten Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga inguruko bizilagunek hondakinen inguruko kanpaina. Momentuz, zapatuko, azaroaren 19ko, manifestazioarekin emango diote amaiera ekimenari, eta horretarako ahalik eta herritar gehien batu nahi dituzte 18:30ean plazatik abiatuko den mobilizazioan.\ \ Herritar talde anitzarekin aurkeztu zuten kanpaina, eta gaur arte izan diren bi hitzaldietan parte hartze handia izan da, bai kualitatiboki eta bai kuantitatiboki. Azpeitiko 25 talde inguruk eman diote babesa manifestuari, eta herriko kaleetan kartelak eta pankartak jarri dira, baita megafoniatik mezua pasa ere. Aste honetan herriko buzoi guztietara iritsiko den eskuorrian ere manifestazioaren arrazoiak eta atxikimendua eman duten taldeen zerrenda irakurgai izango dira.\ \ Behin lan gehienak amaituta, manifestazio jendetsu bat egitea da antolatzaileen nahia, hondakinen kudeaketa egoki bati herritarren ematen dioten babesa ikustarazteko.\ \ Elkar-ekinek eta Lapatx zein Elosiagako bizilagunek deia gonbidapena luzatzen diete manifestazioarekin helburuekin bat egiten duten herritarrei bertaratu daitezen, eta beraien ingurua ere horretara anima dezaten.