Bigarren eskuko azokarako material erabilgarria bilduko du Elkar-ekinek hurrengo astean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko ira. 7a, 12:46
Urtebete igaro da Azpeitiko Elkargunea ireki genuenetik, eta hilabete hauetan guztietan Elkargunean egon den mugimenduarekin oso pozik gaude. Asteburuero jende asko igaro da bertatik, bai materiala ekartzera, bai erosketak egitera eta baita Elkargunea ikustera ere. Udako oporren ondoren berriz ekin nahi diogu gure jardunari, eta irailaren 16an berriro irekiko ditu ateak Azpeitiko Elkarguneak, Azoka Herritik ekimenaren bueltan.\ \ Nahi duenak donazio bezala ekar dezake etxean soberan duen eta egoera onean dagoen materiala. Nahi dutenek materialak salgai jarri ditzakete, eta salduko balitz ateratako diruaren %30a Elkargunearentzat izango litzateke, eta bestea materialaren jabearentzat.\ \ Egoera onean dagoen edozein material hartzen dugu. Bolumen handiko tresnen kasuan argazkiak ekartzeko eskatzen dugu, eta ondoren eroslea saltzailearekin harremanetan jarriko dugu.\ \ Iraila hasieran, urtero bezala, materiala biltzeko kanpaina egingo dugu. Honako leku eta orduetan izango gaituzue materiala biltzeko: Sanjuandegiko auzo lokalean, irailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara, eta Gazte Informazio Bulegoan. Bi leku horietan donazioak soilik jasoko dira. \ \ Soreasuko Elkargunean, aldiz, donazioa eta herritarrek saltzera ekarritako materiala jasoko da irailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, urte osoan zehar ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era egongo da irekita Elkargunea.\ \ Azpeitiko Elkargunearen zerbitzuak:\ \ Azpeitiko Elkargunea herrian merkatu soziala indartzeko eta elkartasuna sustatzeko jaio zen. Egun lau egitasmo ditugu martxan.\ \ - Bigarren eskuko denda: Beharren araberako kontsumoa sustatzea eta materiala berrerabiltzea dira dendaren xedeak. Horrez gain, ondo dagoen bigarren eskuko materiala modu merkean eskuratu dezakegu bertan.\ \ - Artisauen txokoa: Herriko artisauek egindako lanak ikusi eta eskuratzeko aukera dago txoko honetan.\ \ - Arropategia: Herrian beharrik handiena duten pertsonei arropa dohainik banatzen zaie bertan. Azpeitiko udalarekin elkarlanean garaturiko proiektua da honakoa.\ \ - Baserritarren txokoa: Elikadura burujabetzan sakondu eta herriko ekoizpenari bide emateko helburua du baserritarren txokoak. Honela, Sakonako baratzetan ekoitzitako elikagai ekologikoak banatzen dira bertan astelehenero. Interesa duenak Elkargunean bertan galde dezake.\ \ Hurrengo egitasmoa: Xaboi biodegradagarria.\ \ Ohikoa baino ekologikoago den xaboia saltzeari ekingo diogu irailetik aurrera. Lau xaboi mota izango dira hasiera batean:\ \ Lurra garbitzekoa: 1.30 euro litroa\ Arropa garbitzekoa: 2,20 euro litroa\ Leungarria: 1,40 euro litroa\ Ontziak garbitzeko erabilgarria: 1,60 euro litroa\ \ Xaboia litroka salduko da eta erosleak berak ekarri beharko du plastikozko potea. Hala, xaboi ekologikoagoa erabiltzeaz gain plastikoa aurrezteko balioko du zerbitzuak.\ \ Herritik hasita gizarte eredu justu eta mundu iraunkor baten alde lan egiteko sortu zen Elkar-ekin, eta gure ekimen guztiak helburu horien baitan garatzen saiatzen gara. Garrantzitsua ikusten dugu mundura miseria eta pobrezia baino ez dakarren eredu kapitalistari eremuak irabazten joatea, alternatiba berriak sortuz eta bizitza erdigunean izango duen herri baten alde eginez. Gure txikian, herritik bertatik, horretan ari gara. Aldaketa txiki askoren baturatik etorriko baitira aldaketa handiak.