Ingurumena Herritik azoka herriko talde eta sektoreen parte-hartze zabalarekin egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | Gizartea | Argazkia
2016-06-10 09:43

Orain dela aste batzuk aurreratu bezala, ekainaren 18an ospatuko da Ingurumena Herritik egitasmoa, Azpeitiko plazan. Zapatu goizean herriko eragile ezberdinen postuak egongo dira, erakusketa, tailer, salmenta eta informazio guneekin. Hemen, egongo diren jardueren aurrerapena:

Energia eredu berriak gizarte berri baterako:

- Usurbilgo Lanbide Eskolako energia berriztagarrien erakusketa

- Piztu Lantaldea eta Mugarik Gabeko Ingeniariak taldeen eskutik eguzki labeak eta mokadutxoa

- Goiener, Energia Berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren informazio gunea

- Fracking Ez taldearen informazio postua

Mugikortasun jasangarria, oinez, bizikletan edo garraio publikoa erabiliz:

- Bizikleta elektrikoen erakusketa herriko dendariekin

- Bizikletan Bizi elkartearen postua

Zero zabor filosofia, “zaborrik onena, sortzen ez dena”:

-Bigarren eskuko materialaren azoka Elkar-Ekin eta Kaleko taldearen eskutik

-Eskualdeko artisauen postuak

- Arte eta Diseinu Eskola eta Azpeitiko Metal Boskotearen eskutik, 4 eta 9 urte bitarteko umeentzako tailerra izango da. Bertan material birziklatuekin musika instrumentuak egingo dituzte, 11:00etan hasita. Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan (GIB) edota 943-15 71 60 telefonora deituta egin behar da.

-Edukiontzi grisean bereizketa. Benetako errefuxa bereiztu eta hondakin birziklagarrien karakterizazioa egingo da.

-Auzokonpostatzaileen bilgunea Sanagustin Kulturgunean.

-Mokadutxo beganoa Oinatz animalista taldearen eskutik.

-Listor asiatikoaren prebentziorako informazio gunea.

-Kimu Baten erakusketa bioeraikuntzaren eta landareen bidezko ur arazketaren inguruan.

-Bertan, Azpeitiko Merkatari Elkarteak ere parte hartuko du dendarien erakusleiho eta kaleak apainduz

-Urrestillarako bidegorria eskatzeko martxa Zurrunbillue Urrestillako herri lan-taldeak antolatuta. 10:00etan aterako da Urrestillatik Azpeitiko plazan 11:00etan amaiera emateko, eta mezuaren irakurketa egingo da bertan. Parte hartu nahi duten Azpeitiarrek 09:30ean har dezakete autobusa anbulatorio aurrean Urrestillara joateko. Urrestildarrek 12:30ean izango dute autobusa itzulerarako.

- "Kalean Puntua Egitearen Mundu Eguna" aprobetxatuz, harizko hainbat eskulan (loreak, ponpoiak,...) egiteko tailerra eta puntuzko lanen erakusketa izango dira, Nerea Eskulanaken eskutik. Nahi duenak etxetik ekarri dezake puntua eta lagun artean arituko gara puntua egiten.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa