Arropa, liburuak eta jostailuak bidali ditu Elkar-ekinek Paraguaira

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko mai. 31a, 15:37
Pobrezian egoeran dauden herritarren beharrak asetzea eta pobrezia egoera horiek gainditzea beharrezkoa da, guztiok duintasunez biziko garen mundu bat lortzeko.\ \ Lan horri lotu zitzaion Elkar-ekin orain dela lau urte, eta horretan jarraitzen dugu. Besteak beste, material asko batu dugu herritarren aldetik azken urte honetan, eta material horren zati bat Behar Bidasoa kooperazio taldeari eman diogu aste honetan, bere proiektuetarako erabili dezan. Elkargunean genituen jostailu, liburu eta arropekin furgoneta bete eta Irunen duten egoitzan utzi ditugu, erabilpena eman diezaioten.\ \ Beste behin eskerrak eman nahi dizkiegu Azpeitiko herritarrei, elkartasuna eta aldaketa soziala bultzatzeko abian jarri genuen Elkargunetik jende asko pasatzen delako materiala uztera.\ \ Gogora ekarri nahi dugu ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan irekitzen dugula Elkargunea, eta horrez gain Gazte Informazio Bulegoan ere utzi daitekeela materiala.