Orkatzen, Etxe-Zurin eta Izaron eman daiteke izena erraustegiaren aurkako giza katera autobusez joateko

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | Gizartea | Argazkia
2016-05-23 15:25

Igande honetan, maiatzak 29, Donostian izango den giza katera joateko autobusa antolatu du Elkar-ekinek, eta Orkatz, Etxe-Zuri edo Izaro tabernetan eman beharko da izena bertara joateko. Urolako eskualdetik goazenak bigarren eta hirugarren puntuen artean (Ospitaleko larrialdien sarreratik Illunbera) egongo gara, giza katea hasieratik amaierara iritsi dadin garrantzitsua baita jendearen banaketa egokia eg¡tea.

Autobusean joateko borondatea eskatuko da, ordaintzeko aukerarik ez duenak ordaindu beharrik izan ez dezan. Goizeko 10:10ean hartuko dugu autobusa, anbulatorio aurrean.

Ondoko loturan duzue igandekoaren gaineko informazio gehiago: http://uztarria.eus/komunitatea/elkar-ekin/1463...

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Areizaga | 2016-05-24 : 13:41

Aupa zuei, izen ematea Jim Clarken ordez Izaro tabernan da, eskertuko nizueke aldatuko bazenute, besterik gabe, mila esker.

Erabiltzailearen aurpegia Uztarria | 2016-05-24 : 15:03

Kaixo, Josu.

Aldatu dugu. Eskerrik asko!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa