Energia berriztagarrien gaineko tailerra eskainiko dute Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko api. 8a, 15:21
Energia eredu berrien beharra eta horiekiko interesa ikusita, herriko zenbait eragilek Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleekin elkarlanean, apirileko azken astean hasita energia berriztagarrien inguruko hiru saio eskainiko dituzte Azpeitian; saio bakoitza hiru ordukoa izango da.\ \ Energia berriztagarrien esparrua oso zabala denez, ikastaroaren edukiak zehazteko orduan izena ematea nahi duten herritarren behar eta interesetara egokitzen saiatuko dira. Biomasa bidezko berokuntza instalakuntzak, eguzki energia fotovoltaikoa eta termikoa, aerosorgailuak, bero ponpak edota geotermia bezalako gaiak egongo dira aukeran. Tailer horien helburuak herritarrak pixkanaka energia eredu berrien gaietara hurbiltzea, energia berrizgarraiei buruzko ezagutzak lantzea eta autokontsumotik energia burujabetzarako bidean lehen pausoak ematea dira.\ \ Izena emateko epea apirilaren 21ean amaituko da, eta egun horretan bertan bilkura bat egingo da Sindikatu Zaharrean parte-hartzaile guztiekin, 19:00etan hasita, ikastaroaren nondik norakoei buruz hitz egiteko. Saioak, berriz, ondorengo hiru asteazkenetan izango dira (apirilak 27, eta maiatzak 4 eta 11), 18:00etatik 21:00etara. Plaza mugatuak ditu ikastaroak, interesa duten herritar guztiei lekua egiteko esfortzua egingo den arren.\ \ Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan izango da, bai bertara hurbilduta, bai 943157160 zenbakira telefonoz deituta. Adin guztietako lagunei irekitako tailerrak izango dira.\ \ Antolatzaileak:\ \ - Usurbilgo Lanbide Eskola\ \ - Piztu\ \ - Elkar-ekin\ \ - Gazte Informazio Bulegoa