Nafarroako Erriberako 1.350 litro banatuko ditugu Azpeitian datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko mar. 3a, 15:23
Atzo, asteazkena, amaitu zen Errigorako olioaren kanpaina eta, lehen kalkuluen arabera, 1.350 litro olio banatuko ditugu herriko etxeetara. Elikadura burujabetzaren bidean urrats txiki bat egin dugu kanpaina honekin, bai Euskal Herri mailan, bai Azpeitian bertan. Asko izan dira urte osorako nafar olioa eskatu dutenak, eta pozik gaude emaitzarekin. \ \ Datorren astean hasiko gara olioaren banaketarekin. Eskatzaileei egutegia errespetatzeko eskaera egin nahi diegu, lana errazagoa izan dadin.\ \ Olioa Azpeitiko Elkargunean banatuko dugu, martxoaren 11n arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara; eta martxoaren 12an goizez, 10:00etatik 13:30era. Ikasberrin eskatu dutenek, berriz, han bertan jasoko dute.