Elkar-ekinek eskerrak eman nahi dizkie Bertani zein Elkartasuna eta Esperantza taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko abe. 16a, 11:05
Elkar-ekinek eskerrak eman nahi dizkie Bertan Azpeitiko merkatari elkarteari nahiz Elkartasuna eta Esperantza taldeei bigarren eskuko azoka laguntzeagatik. \ \ Joan den larunbatean Bertan elkarteko lagunak hurbildu zitzaizkigun Elkargunera, beraien ekarpena egin eta Elkargunearen berri zuzenean jasotzeko. \ \ Gaixotasun arraroen inguruko ikerketen alde egiten duen Elkartasuna eta Esperantza elkarteak Gabonetako jostailu bilketa kanpaina jarri du martxan Gipuzkoaan, baita Azpeitian ere. Elkar-ekin arlo horretan egiten ari den lana ikusirik jasotako jostailu guztiak elkargunera donatzea erabaki dute. \ \ Elkar-ekinetik eskerrak eman nahi dizkiegu bi elkarteei, bigarren eskuko azokan lagundu izanagatik. \ \ Herritar eta eragile ezberdinen babesak ematen digu lanean jarraitzeko indarra. Elkarlanetik elkartasun sarea osatzen eta bestelako alternatibak sortzen jarraituko dugu, gizarte modu duin baten alde urratsak emanez.