Bigarren eskuko azokak izango dira Soreasun eta Sanjuandegin asteburuan

Gabonen testuinguruan merkatu soziala bultzatzeko xedez ekimen ezberdinak izango dira Azoka Herritik-en baitan. Tartean bigarren eskuko materialen salerosketak ere izango du bere lekua. Honela, ostiralean Soreasun eta larunbatean Sanjuandegin izango dira bigarren eskuko azokak, Elkar-ekinen eta Iraurgi ikastetxearen eskutik:\ \ Abenduak 18, ostirala:\ \ Lekua: Soreasuko Elkargunea.\ Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara.\ \ Abenduak 19, zapatua:\ \ Lekua: Sanjuandegi, Azoka Herritik ekimenaren baitan.\ Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.\ \ Materiala ekarri nahi duten herritarrek betiko lekuan uzteko aukera izango dute. Gazte Informazio Bulegoan bere ordutegiaren barruan, eta Soreasuko Elkargunean.\ \ Behin azoka hauek igarota Soreasuko Elkargunea itxita egongo da urtarrilaren 22ra arte. Tarte hori, lokaleko antolaketa hobetzeko baliatu nahi dugu Elkar-ekineko kideok.