Errigorako 161 saski saldu dira Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko aza. 30a, 15:26
Amaitu da udazkeneko Errigorako kanpaina. Banatu ditugu saski guztiak eta egin ditugu kobratzeak. \ \ 161 saski saldu ditugu herriko gune ezberdinetan, eta guztira 8.050 euro eskuratu ditugu. Horietatik 2.012 Nafarroako hegoaldeko euskalgintza laguntzeko izango dira, eta gainerako dirua elikagaiak ekoitzi dituzten nekazarientzat eta kooperatibentzat izango da. \ \ Horrela, Nafarroako Hegoaldeko euskara eta ekonomia bultzatzeko gure aletxoa jarri dugu Azpeitian aurtengoan ere. \ \ Elkar-ekin taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan lagun izan ditugun guztiei, baita saskia erosi duten herritarrei ere.