Soreasuko Elkargunea ostiral eta larunbatetan irekiko da aurrerantzean.\
\
Ostiraletan 16:00etatik 20:00etara izango gara bertan eta larunbatetan, berriz, 10:00etatik 13:30era. Momentuz lau proiekturekin abiatu dugu Elkargunea, baina aurrera begira herritarren parte-hartzearekin proiektua osatzen joatea da gure borondatea.\
\
Bigarren eskuko azoka:\
\
Mota guztietako produktuak ekartzeko eta eskuratzeko aukera izango da bertan. Besteak beste janztekoak, etxeko eta brikolajeko tresna elektrikoak, aisialdirako produktuak, etxeko osagarriak eta apaingarriak, liburuak, haurrentzako jostailuak, eta abar.\
\
Materiala Elkargunearen ordutegian jasoko dugu han bertan. Donazio bidezko materiala Gazte Informazio Bulegoan ere utz daiteke, bere ordutegiaren barruan (Udaltzaingoaren ondoan). \
\
Produktuak donazio bezala edo saltzeko ekarri daitezke. Saltzera ekarritako produktuen %30 Elkar-ekin taldearentzat geldituko da. Donazio bidez ekartzen den materiala modu merke batean jarriko da salgai herritar ororentzat eskuragarri. Ateratako dirua herrian proiektu sozialak bultzatzeko erabiliko da. Elkar-ekinek egiten duen lan guztia bolondresen lana da.\
\
Saltzera ekarritako produktuek gutxieneko prezioa izango dute: 3 euro. Nahi adina produktu ekarri ahalko da; arroparen kasuan, muga jartzeko aukera egon daiteke. Prezioa jabearen eta jasotzen dagoenaren artean adostuko dute.\
\
Produktua sei hilabetez egongo da saltzen. Norbaitek saldu ez den bere produktua lehenago eraman nahiko balu, horretarako aukera izango du. Prezioa jaitsi nahi badu, denbora horren barruan egin beharko du.\
\
Produktu handiak argazki bidez salduko dira, horretarako prestatuko dugun katalogoaren bidez.\
\
Jabeak produktua Elkargunera garbi eta txukun ekarri beharko du.\
\
Artisauak:\
\
Herriko artisauek beraien sormen lana erakutsi edo salduko dute Elkargunean, bere ohiko ordutegiaren barruan.\
\
Baserritarrek:\
\
Hainbat baserritarrek beraien saskiak eta elikagaiak banatuko dituzte, bezeroekin adosturiko ordutegian.\
\
Arropa bankua:\
\
Arropa dohainik banatuko zaie pobrezia egoeran bizi diren herritarrei. Horretarako, Udaleko Gizarte Zerbitzuen zerrendak erabiliko dira, dena modu ordenatuan egiteko. Urrian abiatuko da arropa bankua.