Datorren astelehenean hasiko gara bigarren eskuko azokarako materiala biltzen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko ira. 2a, 13:33
Bigarren eskuko azokan parte hartzeko azalpena:\ \ Aurtengo azokak berezitasun bat izango du, urtean behin egiten dugun azokaz haratago, Soreasuko Elkargunea irekiko baitugu. Bertan, besteak beste, astean bitan irekiko dugun Bigarren Eskuko Azoka egongo da. \ \ Mota guztietako produktuak ekartzeko eta eskuratzeko aukera izango da bertan. Besteak beste janztekoak, etxeko eta brikolajeko tresna elektrikoak, aisialdirako produktuak, etxeko osagarriak eta apaingarriak, liburuak, haurrentzako jostailuak, etabar.\ \ Produktuak donazio bezala edo saltzeko ekarri daitezke. Saltzera ekarritako produktuen %30 Elkar-ekin taldearentzat geldituko da. Donazio bidez ekartzen den materiala modu merke batean jarriko da salgai herritar ororentzat eskuragarri. Ateratako dirua herrian proiektu sozialak bultzatzeko erabiliko da.\ \ Saltzera ekarritako produktuek gutxieneko prezioa izango dute: 3 euro. Nahi adina produktu ekarri ahalko da. Prezioa jabea eta jasotzen dagoenaren artean adostuko dute. \ \ Produktua sei hilabetez egongo da saltzen. Norbaitek saldu ez den bere produktua lehenago eraman nahiko balu, horretarako aukera izango du. Prezioa jaitsi nahi badu, denbora horren barruan egin beharko du. \ \ Produktu handiak argazki bidez salduko dira, horretarako prestatuko dugu katalogoaren bidez.\ \ Jabeak produktua Elkargunera garbi eta txukun ekarri beharko du. \ \ Pilekin ibiltzen diren produktuen kasuan, Elkargunean, ohikoenak diren neurri ezberdineko pilak edukiko ditugu produktu horiek funtzionatzen dutela konprobatzeko. \ \ Behin azoka iraunkorra ireki ondoren (irailak 18), Soreasu izango da materiala ekartzeko, kodifikatzeko eta saltzeko lekua. \ \ Lokala ireki aurretik egun eta ordutegi hauetan izango gara materiala jasotzen:\ \ SOREASU \ \ Saltzeko materialak eta donazioak:\ \ Irailak 7tik eta 11ra bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.\ \ Irailak 14tik eta 16ra bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.\ \ Irailak 4an eta 12an (larunbatak), goizeko 10:00etatik 12:30ak arte. \ \ SANJOANDEGIKO AUZO LOKALA\ \ Donazioak jasotzeko:\ \ Irailak 7tik eta 11ra bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.\ \ Irailaren 14tik eta 16ra biartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.\ \ Irailaren 4an eta 12an (larunbatak), goizeko 10:00etatik 12:30ak arte. \ \ GAZTE INFORMAZIO BULEGOA\ \ Donazioak jasotzeko, bere ordutegiaren barruan.\ \ URRESTILLAKO DENDA\ \ Donazioak jasotzeko, bere ordutegiaren barruan.\ \ + Elkargunea 18an inauguratuko da, baina 19an, 10:00etan hasiko gara salmentekin.\ \ ELKARGUNEA\ \ Soreasun kokatuko den egitasmo hau Azpeitiko Elkar-ekin taldeak bultzatu du, bere sorrerako helburuei bultzada bat emateko asmoz.\ \ 2012aren amaieran adin eta eremu ezberdineko herritar talde bat elkartu ginen, herriko egoera sozialarekin kezkaturik. Hiru hauetan hamaika ekimen egin ditugu, herritarren artekoa elkartasuna landuz, alternatiba ekonomikoak bultzatuz eta aniztasunaren alde lan eginez. Uztarriako helbide honetan duzue Elkar-ekinek urte hauetan egin duen guztiaren berri: http://uztarria.eus/komunitatea/elkar-ekin\ \ Guzti hau egiteko herritarren parte hartzea bultzatu dugu, eta egia esan oso gustura gaude herritarren artean izan dugun erantzunarekin. Honekin batera, elkarlana izan da gure lan egiteko modua, herriko eragile eta eremu ezberdinekin batera antolatu ditugu hainbat ekimen, eta Azoka Herritik ekimenean aktiboki parte hartu dugu bere sorreratik.\ \ Elkar-ekinek bide bat egin du hiru urte hauetan, lan xumea izan da, eta jakitun gara bere mugez. Baina herrian lekutxo bat egin dugula sentitzen dugu, eta gure burua prest ikusi dugu egitasmo berri bat abian jartzeko. Soreasun kokatuko den espazio honek Elkar-ekinek hiru urtean egin duen lanaren jarraipena izan nahi dugu, hainbat proiekturi iraunkortasuna eman nahi diegularik. Hasiera egitasmo zehatz batzuekin emango badiogu ere, espazioa eta bertako jarduerak herritarrei erabat irekiak egongo dira.\ \ Azken hilabeteotan auzolanean egokitu dugu Soreasuko Elkargunea, besteak beste instalazio elektrikoak egiten, margotzen, zorua jartzen eta beharrezko azpiegiturak ezartzen aritu garelarik. Irailaren 18rako dena prest izatea espero dugu.