'Makina zoriontsuak. Uda gau bat fabrikan' emanaldia izango da uztailaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko uzt. 3a, 12:28
Elkar-ekinen eta Azpeitiko kultur sortzaileen arteko elkarlanetik sorturiko emanaldia Corrugadoseko fabrika hutsaren atarian izango da, uztailaren 17an, 22:00etan. Antzerkia, musika eta poesia uztartuko dituen emanaldiak kezka sozialen gainean hitz egingo dute, sortzaileen ahotik hitz egin ere.\ \ Azken hilabeteetako elkarlanaren emaitza da emanaldia. Oholtza, soinu, aulki, argi eta beharrezko azpiegitura guztiekin osatuko dugu espazioa Corrugados atarian, bertaratzen direnak eroso egon daitezen. Emanaldia dohainik izango da eta interesa duen herritar oro gonbidatu nahi dugu bertan parte hartzera.