Aniztasun Topaketak izango dira maiatzaren 27an eta 28an

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko mai. 18a, 15:19
Elkar-ekin taldea buru-belarri ari da aurtengo Aniztasun Topaketaren prestaketa lanetan. Jatorri ezberdineko herritarrek hainbat bilera egin dituzte azken asteotan, eta guztiaren emaitza datorren asteko ostegunean ikusiko dugu. Aurtengoan ere elkarlanaren bidez osatu da egitaraua; besteak beste, Udal Liburutegiak ere parte hartu du aurtengo egitaraua osatzerakoan.\ \ Aniztasuna gure herriaren ondareetako bat da gaur egun. Aniztasunak aberatsago egiten du herri hau, pertsona, kultura eta jakintza berriak dakartzalako Azpeitira. Zentzu horretan, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu datorrren astean izango diren ekimenetan parte hartzera.\ \ Kartelean duzue egitarau osoa.