Nikaraguan eta Euskal Herrian elikadura burujabetza xede duten esperientziak mintzagai Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko mai. 13a, 14:41
Uztaro Kooperatibak eta Elkar-ekin taldeak antolatuta, hitzaldi interesgarria izango da datorren asteazkenean, maiatzak 20, 19:00etatik aurrera Sanagustinen. Bertan, Uztaroko kideek eta Nikaraguan gai honen inguruan lanean dabiltzan bi emakumek hitz egingo dute.\ \ Elikadura Burujabetza kontzeptua 'Vía Campesina' mundu mailako nekazari mugimenduak 1996an sortu eta erabili zuen lehen aldiz, eta harrez geroztik mundu osoko nekazari, ekoizle txiki, landa eremuko emakume, herri indigena, lurrik gabeko jende eta mugimendu sozial askoren aldarrikapena bihurtu da. Hitz gutxitan esanda, gaur enpresa multinazionalen eskuetan dagoen elikaduraren kontrola nekazari eta herrien eskuetara bueltatzea proposatzen du Elikadura Burujabetzak. \ \ Elikadura Burujabetza praktikan jartzen duten ekimenak baditugu munduan zehar, bai gure herrietan, bai Latinoamerikan ere. Beharrezkoa da krisi garai hauetan esperientzia alternatibo desberdinak ezagutzea eta jendarteari zabaltzea ere. Hitzaldi eta solasaldi honen bitartez, Nikaraguako Xochilt Acatl eta Axayacatl emakume elkarteek eta Beizamako Uztaro Kooperatibak egiten duten lana ezagutuko dugu lehen eskutik. \ \ Hemengo eta Nikaraguako elkarteetako ordezkarien azalpenez gain, film laburrak ere izango dira ikusgai Sanagustinen, erakunde horiek egiten duten lana gertuagotik ezagutzeko.